XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

U.Z.E.I. bat Baionan?

Belloc-en, uztailaren lehenean Xarritonek bildu zituen Ipar Euskadiko euskal zale eta euskararen alde diren jende batzu.

Jende ezagun ainitz ageri zen Laffite jaun ospetsua; Herria kazetako Larre; Xuberoko Idiart apeza eta Davant; Landart, Iratzeder bertako olerkaria eta beste batzu ere.

Xarriton-en xedea bi helburutan zatitzen zen: hemen Iparrean Euskal Unibertsitate bat sortzea; bigarrenik hemen literaturazko kazeta bat jalgi araztea; beste hamaika bat aipamen, eritzi eta beste ideia ugari ere aipatuak izan dira.

Aita Xarriton-en zerreginik garrantzitsuena Hego eta Iparraren lokarria egitea da.

UZEI bat iparraldean?

Hegotik, UZEI delakoaren ordezkaritzak Iparrean arazo hortan ardura dedin norbait hartzea erabakitzen du.

Hegoan UZEIren oinharriak funtsa landuak dira bainan Iparrean arazoa ez doa era berean.

Intxaustik biltzarkide guztiei han egiten ari zirena agertu zien; hots, hiztegien lan izugarria, aurten jadanik Natur Zientziak hiztegia kaleratua da, beste batzu irailean argitaratzeko prest daude; eta gerorako hiztegi zerrenda bat planifikaturik ere badira.

Hiztegi hauen xedea ez da hiztegi bezala liburutegi batetan azaltzea; baizik eta gaurko euskaldunei jakintza batzuren bideak emaitea euskaraz adierazteko bideak, erak, posibilitateak.

Hemendik bostez pasei urtetara euskarazko Unibertsitate bat, urtearen zehar egongo den unibertsitate bat erran nahi da, gutika muntatzea eta jadanik aintzinetik behar diren pausoak emaiten hastea.

Guk behar dugu unibertsitate hori eraiki.

Hortarako zera behar dugu: hazia lurrean erein eta lurra aberastu.

Kulturazko giro berezi bat behar dugu sortu, gero giro horrek azken pauso gisa; unibertsitate hura jartzeko, aiseago eragin dezan.

Bainan doi doi giro hura Hegoaldean bakarrik izango da; nahiz eta guk arbitrariozko muga hori onhartu nahi ez izan, mugak administrazioaren aldetik (horrek suposatzen dituen ondorio guztiekin) biziki bereizten gaitu, eta kultural giroa hemen ez da berdina izango.

Alta, bien arteko lotura geroz eta sendoagoa izango dela dudarik ez da, azken urtetako hartuemanek frogatzen daukuten bezala.

Eta Iparraldean ere, guk ahal dugun mailan, kulturazko giro aberatsago bat sortu beharrean gara.

Xarriton, bultzatzaile.

Bainan, hurbilagotik azterturik hemen bi desabantail dugu: lehenik euskaratasun edo euskal kontzientzia duten jendea oraino minoridade tipi bat da; bigarrenik Baionan ez dugu fakultate edo unibertsitate oso bat.